Mostrando entradas con la etiqueta bideoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bideoa. Mostrar todas las entradas

lunes, 26 de noviembre de 2012

9. ETA 10. ASTEA...AGURRA.

Bederatzigarren astean modulu lanean aritu eta gero, eta aurreko egunetan aurkezpenekin ibili eta gero, heldu da azkenengo eguna. Eta azkenengo egun honetan hasieran genituen sentimenduak eta orain ditugunak guztiz desberdinak dira. Hau da, galduta ibiltzetik lana ongi amaituta dagoen sentimendura igarotze horretan aldaketa asko egon dira.

Hasiera batean ez genekien zer etorriko zitzaigun gainera. Blog bat egin behar genuen, bai, baina lau-hilekoa aurkezpenarekin hasi ginen. Kartulina zati bat hartu eta modu original batean gure buruak aurkeztea erabaki genuen, argazki, irudi eta guzti. Horrez gain, IKTen inguruko hausnarketa bat egitea ere eskatu zitzaigun, ahoz gero, kartulinarekin batera aurkeztu behar izan genuena. Blogaren izenburua ere erabaki genuen. K'mon tutankhamon!!!

Ongi pasatzeko ere uneak izan genituen, Fredericken istorioa kontatu genuenean, esaterako. Baina, komeriak beranduago helduko ziren. Bloga nola sortu azaldu zitzaigun (etiketak, sarrera, orrialdeak...nola egin) eta horretan ez genuen arazo handirik izan. Hala ere, gaiak eta funtzioak zehaztu zitzaizkigunean, nondik hasi ez genekiela ikusi genuen gure burua. Arazo horri, ordea, informazioa bilatuz eta egunero ikusitako egoera desberdinekin (kalean zein klasean) egin genion aurre.

Internet ere gure salbazioa izan zen; bideoak eta artikuluak aurkitu genituen bertan, eta baita gure lana osatzen lagundu zigun informazio guztia ere. Gauzak horrela, blogen sarrerak eta orrialdeak sortuz joan ginen, egunero lan eginez, amaieran blog hau egitea lortu genuelarik.

Gaiaren inguruan, blog amaitzear genuela, bukaerako hausnarketa bat egitea otu zitzaigun, gure iritzi, nondik norako eta abar adieraztea beharrezkoa ikusi baikenuen.

Amaitzeko, esan behar dugu gure ustez, emaitza ona lortu dugula, horri buruz ezertxo ere ez genekiela kontuan izanda, eta blogak inoiz sortu ez ditugula ikusirik. Hori burutzeko, arazoak izan ditugunean, irakaslearen laguntza izan dugula ezin dugu ukatu. Gainera, hitz magikoen orrialdea berari esker sortu genuen, hitz magikoen kontua erabilgarria eta baliagarria iruditu baitzitzaigun, sentimenduen garapena erakusteko. Beraz, irakasleari ere eskerrak ematea ezin dugu ahaztu.

ESKERRIK ASKO!!!

lunes, 15 de octubre de 2012

IKT-AK: FILMETAKO EFEKTUAK ETA HOBESPENAK OROKORREAN

Asteburu honetan, gutariko askok "Lo imposible" filma ikusi dugu. Oso pelikula polita eta unkigarria izateaz gain, hori ikusita, orain dela urte batzuetatik gaur egunera arte zenbat hobetu dituzten filmen efektuak ikusi ahal izan ditugu. Izan ere, zoragarria da erabiltzen dituzten efektuei esker, pelikulan bertan murgilduta zaudela  sentitzea.





Beraz,  orokorrean IKT-en arloan hobespenak eman direla uste dugu. Hala nola, mugikorretan, ordenagailuetan, pelikulen efektuetan, eguneroko bizitzan aurki ditzakegun gailuetan (erlojuak, aspiragailua, telebista...), etab.




Honekin zerikusia duen bideo bat aurkitu dugu asko gustatu zaiguna eta blogzaleoekin konpartitu nahi duguna. Bideo hau etorkizunean teknologia berriekin nolakoa izango den gure bizitza erakusten digu. Horretaz gain, umeek nola ikasiko duten eta etorkuzinean izango dituzten klase motak ikusi daitezke. Izugarrizko bideoa iruditu zaigu eta egia esanda pixkat kezkatu gara bideo ikusterakoan. Izan ere, ez dugu gure burua kapaz ikusten horrelako aldaketa hain bortitza jasateko.


http://youtu.be/wk146eGRUtI



http://youtu.be/jZkHpNnXLB0

lunes, 24 de septiembre de 2012

2. ASTEA... KLASEKO BLOGAK ERREPASATZEN, FREDERICKEN ISTORIOA KONTATZEN ETA FUNTZIOAK BANATZEN

Gure klase praktikoan, guztira lau-bost pertsonako sei talde osatu ditugu. Klase hasieran, irakasleak talde bakoitzaren blogak zabaldu ditu proiektorean denok denongandik ikasteko helburuarekin. Izan ere, horietan akatsak, baina baita gauza positiboak ere ikusi ahal izan dira. Hala nola, etiketak nola sortu, bideo bat youtubetik era egoki batean nola txertatu, etab. Blogen izenak honakoak dira: kenpaa4.blogspot.com.es; laurokbat.blogspot.com.es; oriminurti.blogspot.com.es; marigorringoperez.blogspot.com.es; gonazpikue.blogspot.com.es eta azkenik, gurea, xaitaioi.blogspot.com.es.


Ondoren, klasea aurrera joan ahala, Alaitzek Frederick-i buruzko bideo batzuk jarri dizkigu eta liburu bat irakurtzeko boluntarioak eskatu ditu. Horiek, gure taldeko hiru izan gara: Xabier Bravo, Oihane Delgado eta Itsaso Cantero. Bideoa soinurik gabe jarri du eta guk, bitartean, istorioa kontatzen joan gara, bideoaren irudiekin batera.

Hemen utziko dizuegu ikusitako bideoa. Ingelesez dago baina liburua erosi nahi izatekotan euskarazko bertsioa aurki dezakezue!




Azkenean, talde bakoitzak zein esparrutan zentratuko den adostu behar izan du irakaslearekin batera. Gure kasuan,  egokitu zaigun esparru edo funtzioa BLOG eta PAPER ZORROekin loturikoa izan da, ia zelan atera diezaiokegun probetxua eskoletan horietako bakoitzari. Horiekin batera, MUGIKORREKIN klasean zerbait produktiboa atera daitekeen ere pentsatuko dugula adostu dugu. Amaitzeko, ESKOLA 2.0.ren inguruan zerbait lortzen badugu ongietorria izango, esparru hau eta mugikorrena momentuz kolokan utziko ditugun arren.

lunes, 17 de septiembre de 2012

1. ASTEA...BLOGAREN HASTAPENA


Lauhileko honetan, IKT irakasgai berria hasi gara ematen. Hala ere, eta konturatu gabe, txiki-txikitatik gure artean izan ditugu Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia horiek; hala nola, telebista, mugikorra eta ordenagailua. Aurreko astean, horretaz mintzatu ginen denon artean, gaiari buruz genekienari buruz, alegia.


IKTak zertarako erabiltzen ditugun aipatu genuen, eta baita horien inguruan bizi izan ditugun zenbait esperientzia ere. Horrez gain, eta nola funtzionatuko dugun azaldu ostean, lau pertsonako taldeak egin eta urteko lehenengo ariketarekin hasi ginen. Taldeko kide bakoitzak, erresistentzia eta balore batzuen artetik bat aukeratu behar izan zuen, helburu genuen taldeko erresistentzia eta balore bakarra aukeratzeko.

Amaitzeko, eta abesti erlaxagarri bat entzun ondoren, klasekide guztiek klasea definitzeko hitz bakar bat bota behar izan zuen. Adibidez, gureak ondorengo hauek izan ziren: aurkezpena, dinamikoa, kuriositatea eta berezia
   
http://youtu.be/9qvglWAHDak