Mostrando entradas con la etiqueta blogak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta blogak. Mostrar todas las entradas

sábado, 3 de noviembre de 2012

7. ASTEA: AZKEN MATIZEAK ETA AURKEZPENAREN PRESTAKETA

Aurkezpena baino lehenago lan egiteko azken eguna izan zen pasadan astelehenekoa. Beraz, bloga eduki aldetik nahiko beteta genuela ikusita, pare bat gauza gehiago gehitu, egunero aukeratzen ditugun hitz magikoak adostu eta aste bete barru genuen aurkezpena antolatzea erabaki genuen. Horretarako, lana banatu genuen, taldeko lau kideok gutxi gora behera berdina hitz egingo genuelarik. Horrez gain, aurkezpenean agertuko ditugun ariketak nola koordinatu ere pentsatu genuen, aurkezpenari berari kutsu praktikoa ere emanez. Amaitzeko, gehitu genituen gauza horien artea, orrialde berri bat izan zen, hausnarketa izenarekin, gogoeta orokor bat azaltzen duena. Beraz, esaerak dioen bezala, "ekinaren ekinez ezina egina" dagoela uste dugu. Izan ere, hasiera batean ezinezkoa zirudien lana nahiko ondo betetzea lortu dugula uste dugu.

Ah!! Ahaztu baino lehen. Blogak eskolan orrialdean, eskuragarri utzi dizuegu maistra bati egindako elkarrizketa. Blogen ingurukoa da, baina mugikorren inguruko pare bat galera ere agertzen dira.

lunes, 15 de octubre de 2012

4. ASTEA: LANA SAKABANATU ETA IDEIAK BILDU


Aste honetan, egokitu zitzaigun gaiari buruzko informazioa hasi gara biltzen. Dena den, informazioa bilatzen hasi baino lehen pentsatzen dugu ondo legokela lanaren planifikazioa burutzea. Horretarako, taldean lau pertsona gaudenez, bakoitzari gaiaren barruan arlo ezberdinetako informazioak biltzea proposatu dugu. Horrela, lana sakabanatuz arinago egin ahal izango ditugu gauzak eta ondoren, guztion artean komentatu. Bakoitzaren arlo ezberdinetako landu behar dituen edukiak honakoak izan dira: mugikorrak eta horien erabilera geletan, orokorrean IKT-een eragina eskolan, eskola 2.0ri buruzko informazioa eta azkenik, paper zorroak (blogak) eta honen erabilera eskolan. Behin bakoitzak bere informazioa aurkitu eta bere erara antolatuta, hurrengo astean guztiok elkartuko gara eta aurkitutakoa azalduko diogu elkarri, gero, dugun informazioarekin zer egin erabakitzeko.


Gaurko klasean, 4 saio gehiago geratzen zaizkigula esan digu irakasleak. Horrek larritzen gaitu, izan ere denbora gutxi daukagula uste dugu. Dena den, aste honetan ostegunean dagoen greba dela eta, asteburu luzea izango dugu eta lana aurreratzeko denbora izango dugu!

lunes, 24 de septiembre de 2012

2. ASTEA... KLASEKO BLOGAK ERREPASATZEN, FREDERICKEN ISTORIOA KONTATZEN ETA FUNTZIOAK BANATZEN

Gure klase praktikoan, guztira lau-bost pertsonako sei talde osatu ditugu. Klase hasieran, irakasleak talde bakoitzaren blogak zabaldu ditu proiektorean denok denongandik ikasteko helburuarekin. Izan ere, horietan akatsak, baina baita gauza positiboak ere ikusi ahal izan dira. Hala nola, etiketak nola sortu, bideo bat youtubetik era egoki batean nola txertatu, etab. Blogen izenak honakoak dira: kenpaa4.blogspot.com.es; laurokbat.blogspot.com.es; oriminurti.blogspot.com.es; marigorringoperez.blogspot.com.es; gonazpikue.blogspot.com.es eta azkenik, gurea, xaitaioi.blogspot.com.es.


Ondoren, klasea aurrera joan ahala, Alaitzek Frederick-i buruzko bideo batzuk jarri dizkigu eta liburu bat irakurtzeko boluntarioak eskatu ditu. Horiek, gure taldeko hiru izan gara: Xabier Bravo, Oihane Delgado eta Itsaso Cantero. Bideoa soinurik gabe jarri du eta guk, bitartean, istorioa kontatzen joan gara, bideoaren irudiekin batera.

Hemen utziko dizuegu ikusitako bideoa. Ingelesez dago baina liburua erosi nahi izatekotan euskarazko bertsioa aurki dezakezue!




Azkenean, talde bakoitzak zein esparrutan zentratuko den adostu behar izan du irakaslearekin batera. Gure kasuan,  egokitu zaigun esparru edo funtzioa BLOG eta PAPER ZORROekin loturikoa izan da, ia zelan atera diezaiokegun probetxua eskoletan horietako bakoitzari. Horiekin batera, MUGIKORREKIN klasean zerbait produktiboa atera daitekeen ere pentsatuko dugula adostu dugu. Amaitzeko, ESKOLA 2.0.ren inguruan zerbait lortzen badugu ongietorria izango, esparru hau eta mugikorrena momentuz kolokan utziko ditugun arren.