lunes, 22 de octubre de 2012

Kulturmapp: Euskal Herriko ondarea sakelean

Euskomedia Fundazioak smartphone telefonoetarako  KulturMapp aplikazioa du. Tresnaren helburua Euskal Herriko kaleak gure ondarearen erakusleiho bihurtzea da. Klik bat eginez erabiltzaileak hirietako zein herrietako kultura, ondare edota turismo edukien gaineko informazioa eskuratzen du modu arin eta erosoan. Une honetan Euskal Herri osoko 175 interes gune baino gehiago biltzen ditu, eta 400 irudi inguru eskaintzen ditu. Aplikazioa doakoa da eta, momentuz, Android sistema eragilea duten sakelakoetan erabil daiteke.


KulturMapp gida birtualak euskal kultura herritarren eskura jartzen du. Aplikazioa erabiltzen duenak gure herrietako monumentu esanguratsuak, eraikin garrantzitsuenak, gertaera historikoak edo pertsonaia ezagunenak hurbiletik ezagutzeko parada dauka. Horretarako informazio zehatza eta laburra biltzen du, klik batean balio handiko edukiak poltsikoan daramagun telefonoan izateko. Bestalde, euskarriak eskaintzen duen geokokatze zerbitzuak KulturMapp aplikazioa  osatzen duten hiri eta herri bakoitzean egon daitezken kultur-guneak identifikatu eta mapetan kokatzen ditu.


http://youtu.be/AlnP_bXkNhY

Iraganera bidaiatzeko aukera ere ematen du, jasotzen dituen ia 400 argazki eta irudi zaharrei esker. Modu horretan, erabiltzaileak hautatu duen tokiaren itxurak urteetan izan duen eboluzioa ikusteko parada dauka, esaterako, Donostiako Igeldo Jolas Parkeak ehun urteotan izan duen bilakaera.
Euskal kulturaren gida berriak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen du informazioa, eta epe laburrean ingelesez eta frantsesez egongo da. Gainera, metatzen dituen edukien audio-irakurketa egiten du eta, horrenbestez, sakelako telefonoan eskaintzen duen informazioa irakurri egiten du aplikazioak. Zerbitzu horri esker, erabiltzaileak aurrean duen eraikina ikusten ari den bitartean barruan gordetzen duen historia zuzenean entzuteko aukera dauka.
Egunetik egunera aplikazioak gero eta interes gune gehiago eskaintzen joango da. Une honetan 175 item baino gehiago biltzen ditu, Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iru�eko kultur-guneak, eta baita hainbat herritakoak ere hala nola, Tolosa, Bastida, etab. KulturMapp Android sistema eragilea erabiltzen duten sakelako telefonoetan instalatu daiteke. Aurrera begira IPhoneOS sistema eragilea erabiltzen dutenentzako ere egokituko da.
Euskomedia Eusko Ikaskuntzaren Fundazioa da, 2000an sortua. Honen helburu nagusia, Eusko Ikaskuntzak eta kanpoko lagunek sortu eduki zientifiko eta kulturalak baliabide telematikoen bitartez zabaltzea da, euskal kultura eta gizarteaz interesa duten pertsonentzat baliagarriak izango direlakoan.

6. ASTEA: ARIKETAK ETA ARTIKULUAK PRESTATZEN

Egun on guztioi!

Dirudienez, ekaitzaren ostean barealdia dator eta asteburu euritsu baten ondoren, gaur eguzkia atera da, hori dela eta lan egiteko gogo gehiago ditugu, izan ere, eguzkiak poztasuna ekartzen digu!
Oraingoan, IKT-ekin zerikusia duten hainbat ariketa prestatzen ari gara eta horrez gain, interneten gaiari buruz artikulu interesgarriak bilatzen ari gara. Beraz, lanean arituko gara etengabe eta emaitza onak lortzea espero dugu.

Hala ere, esan behar dugu, taldekide batek ezin izan duela klasera etorri medikuarenera joan behar izan duelako; baina, IKTei esker, eta blogean edonondik egin daitekeenez lan, berak etxeko ordenagailutik egingo du gaur lan, gurekin mugikorraren bitartez, Watsapp-arekin, kontaktuan jarriz.  Artikuluaren bilaketa horretan, berak sakelakoen erabileraren inguruko testu bat idaztea erabaki du, artikulua izango bailitzan, mugikorrei dagokien orrialde horretan zintzilikatuz, MUGIKORRAK ESKOLAN orrialdean, alegia.


sábado, 20 de octubre de 2012

GOGOZ ETA LAN EGITEKO PREST!

Kaixo guztioi!!
Gaur larunbata, a zelako eguraldi kaxkarra asteburu honetakoa. 
Astelehen honetan irakasleak esan zigun bakarrik bi klase egun geratzen zitzaizkigula gure blogaren gaia bukatzeko eta azaroaren 5ean gure blogaren aurkezpena burutu beharko dugu. Beraz, ez dakit zortea den edo zer den baina asteburu honetako eguraldia primeran datorkigu lan egiteko eta hainbat informazio bilatu ahal izateko. Izan ere, kalean hotza eta euria egiten ari da eta horretarako hoberena etxean geratzea da. Hori dela eta, denbora nahikotxo izango dugu bakoitzak informazioa bilatu ahal izateko eta aurkepen egunerako ariketa interesgarri batzuk prestatzeko. Horrela, astelehenean bakoitzak aurkitu duena komentatuko dugu guztion artean.

Besterik gabe, asteburu ona pasa! Nahiz eta eguraldi honekin ez den oso erreza. Beraz, euritakoa atera ezazue! 

lunes, 15 de octubre de 2012

IKT-AK: FILMETAKO EFEKTUAK ETA HOBESPENAK OROKORREAN

Asteburu honetan, gutariko askok "Lo imposible" filma ikusi dugu. Oso pelikula polita eta unkigarria izateaz gain, hori ikusita, orain dela urte batzuetatik gaur egunera arte zenbat hobetu dituzten filmen efektuak ikusi ahal izan ditugu. Izan ere, zoragarria da erabiltzen dituzten efektuei esker, pelikulan bertan murgilduta zaudela  sentitzea.





Beraz,  orokorrean IKT-en arloan hobespenak eman direla uste dugu. Hala nola, mugikorretan, ordenagailuetan, pelikulen efektuetan, eguneroko bizitzan aurki ditzakegun gailuetan (erlojuak, aspiragailua, telebista...), etab.




Honekin zerikusia duen bideo bat aurkitu dugu asko gustatu zaiguna eta blogzaleoekin konpartitu nahi duguna. Bideo hau etorkizunean teknologia berriekin nolakoa izango den gure bizitza erakusten digu. Horretaz gain, umeek nola ikasiko duten eta etorkuzinean izango dituzten klase motak ikusi daitezke. Izugarrizko bideoa iruditu zaigu eta egia esanda pixkat kezkatu gara bideo ikusterakoan. Izan ere, ez dugu gure burua kapaz ikusten horrelako aldaketa hain bortitza jasateko.


http://youtu.be/wk146eGRUtI



http://youtu.be/jZkHpNnXLB0

5. ASTEA: GURE BLOGAREN AZALPENA ETA GAIAREN INGURUKO TESTUA OSATU

Pasadan astean esan genuen bezala, asteburu luzea izango genuenez, etxean gaiari buruzko informazio batzen jarraitu dugu, eta gaur guztien atalak orrialdeetan sailkatzea da gure helburua. Bestalde, gelakide guztien aurrean gure bloga aurkeztu dugu eta irakasleak esan digu dena batera igo beharrean, gutxika informazioa igo dezakegula.

Horrez gain, asteburu honetan albiste izan den pelikula batetatik abiatuta, IKT-ei buruz zertzelada batzuk aipatzea bururatu zaigu Gorago dagoen testuan emango dizuegu horren berri, bideo eta guzti.

4. ASTEA: LANA SAKABANATU ETA IDEIAK BILDU


Aste honetan, egokitu zitzaigun gaiari buruzko informazioa hasi gara biltzen. Dena den, informazioa bilatzen hasi baino lehen pentsatzen dugu ondo legokela lanaren planifikazioa burutzea. Horretarako, taldean lau pertsona gaudenez, bakoitzari gaiaren barruan arlo ezberdinetako informazioak biltzea proposatu dugu. Horrela, lana sakabanatuz arinago egin ahal izango ditugu gauzak eta ondoren, guztion artean komentatu. Bakoitzaren arlo ezberdinetako landu behar dituen edukiak honakoak izan dira: mugikorrak eta horien erabilera geletan, orokorrean IKT-een eragina eskolan, eskola 2.0ri buruzko informazioa eta azkenik, paper zorroak (blogak) eta honen erabilera eskolan. Behin bakoitzak bere informazioa aurkitu eta bere erara antolatuta, hurrengo astean guztiok elkartuko gara eta aurkitutakoa azalduko diogu elkarri, gero, dugun informazioarekin zer egin erabakitzeko.


Gaurko klasean, 4 saio gehiago geratzen zaizkigula esan digu irakasleak. Horrek larritzen gaitu, izan ere denbora gutxi daukagula uste dugu. Dena den, aste honetan ostegunean dagoen greba dela eta, asteburu luzea izango dugu eta lana aurreratzeko denbora izango dugu!

lunes, 8 de octubre de 2012

3. ASTEA: MODULU LANA

Aste honetan, ikasgai ezberdinetako irakasleek zenbait informazio eskeini digute. IKT ikasgaiari dagokionez, irakasleak honekin zerikusia duten hainbat orrialde eta informazio erakutsi dizkigu. Horien artean eta erakargarria iruditu zitzaiguna, Google Akademikoa orrialdea izan zen. Bertan, informazioa eskolarekin lotura handiagoa dauka eta baita ere, tesiak eta lan ofizialagoak agertzen dira.
Edonor bertan sar daiteke, beraz, frogatu nahi izatekotan zalantzarik gabe google normalean Google Akademikoa idatzi eta eskaitzen dituen ekintzak frogatu beldurrik gabe!

Gero, ia klase bukaeran,  abesti bati nola kendu ahal zaion pertsona baten ahotsa erakutsi zigun gelakide batek. Programa bat deskargatuz eta azalpen batzuk jarraituz oso erraz egin daitekeen jarduera da. Gainera, dirudi ez arren, oso beharrezkoa ikusten dugu hori egiten jakitea. Izan ere, modulu lan honetan, bideo batzuk grabatu behar ditugu eta agian musikaren bati ahotsa kentzea gustatuko litzaiguke.



Beste hainbat gauza azaldu dizkigu irakasleak, dena den, modulu lana astea denez eta irakasleak proposatu digun gaia honekin ez gaudenez lantzen, modulu lana egiten jarraituko dugu eta hurrengo astean daukagun gaiari hasiera emango diogu.