BLOGAK ESKOLAN

Blog-ei dagokionez, horien bitartez, tresna eta modu digital bat erabiliz, egindako lanak erraz sortu, editatu eta gordeko genituzke. Izan ere, notak biltzen diren liburu digital bat izango balitz bezala erabiltzen da, non egunean gertatutakoari buruz hausnarketak egin eta ideiak apuntatzen ditugun (beste hainbat ekintzen artean).

Ikasleekin erlazionatuz, horiek jasotako apunteak, ikaskuntzak, hausnarketak eta abar jaso ahalko lituzkete. Horrekin jarraituz, garrantzitsua da esatea igotako sarrerak goiko aldean agertuz doazela, sarrera zaharragoak beherago agertzen diren bitartean, horrela, ikaskuntzaren eboluzioaren garapena behetik gora agertuz. 

Bestalde, irakasleak klasean emandakoa igo dezake bertara, baita bibliografia interesgarriak ere. Gainera, irakasleak bere blog bat izango balu, ikasleek bertan duena ez ikusteko, azterketak zintzilika litzake, horiek gordeta izateko. Bertan, ikasleek egiten duten moduan, klasean gertatutakoa jaso lezake, etorkizunean irakaste-ikaste prozesua errazagoa izateko; hau da, bere agenda pertsonala izan daiteke. 

Bestetik, bakoitzaren blogetan gainontzeko klasekideen helbideak ager daitezke, informazioa elkartrukatzeko, zalantzak daudenean elkarri laguntzeko…  Horrela, apunteak fotokopiatu eta liburuak edo apunteak beste norbaiti uztea baino erosoagoa bilakatzen den metodoa da. Esan behar da, blogak sinpletasunez eta erraz erabiltzeko, Interneterako konexioa besterik ez da behar.


http://www.xarxatic.com/el-b-portfolio-educativo-entre-la-facilidad-y-la-utilidad/

LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BATI ELKARRIEZKETA 

Denbora luzez pentsatzen egon ginen moduan, azkenean lortu egin dugu Lehen Hezkuntzako irakasle bati blogen (eta mugikorren) inguruko galdera batzuk egitea. Irakasle honek Sopelanako Ander Deuna ikastolan egiten du lan, LHko bigarren zikloko umeekin. Ez da erraza izan elkarrizketa hau lortzea, nahiz eta taldekide baten gurasoak maisu-maistrak izan. Hala ere, lortu dugu, berandu bada ere.

Kaixo, lehenik eta behin zera galdetu nahi nizuke: erabiltzen al dituzue blogak zuen ikastolan?
Egia esan, ez dugu blogik erabiltzen, ez behintzat nirekin daudenean. Ordenagailua erabiltzen dugunean beste gauza batzuetarako erabiltzen dugu. Normalean, CD baten bitartez egiten dugu lan ordenagailuarekin.

Orduan, ordenagailua sarri erabiltzen duzuen IKTa da, ezta?
Ez nuke esango sarri erabiltzen dugunik, baina, gero eta gehiago bai. Irakasgai askoren liburuek CD bat ekartzen dute barnean, ariketekin. Horrez gain, badugu arlo bat astean behin ordenagailu gelan ematen duguna. Bertan umeek ariketak, gaiarekin inguruko lanak eta abar egiten dituzte.

Zailtasunak izan ohi dituzu klase horietan?
Kontua zera da, gaur egun internetari gazteek ematen dioten ditxosozko erabilera hori umeek gero eta goizago hartzen dutela, eta kostatu egiten zaie ordenagailuari erabilera egokia ematea.

Zer esan nahi duzu "erabilera egokia" horrekin?
Gaur egun, gazteak txikitatik hasten dira sare-sozialak erabiltzen, horrek ekar ditzakeen arazoak ikusi gabe. Gainera, adikzio puntu batera ere heltzen direla uste dut, eta horrek lan egiterako orduan horretan zentratzea eragozten du. Beraz, erabilera egokia nik lan egin behar denean lan egiteari deituko nioke, sare-sozialak, jokuen orrialdeak eta abar albo batera utziz.

Dirudienez, umeek ordenagailua hobeto baino txartoago erabiltzen dute zure ustez. Hori konpontzeko zerbait egin liteke?
Askotan errua gurasoek dugu (ni ere bi mutilen ama naizen aldetik); beste zenbaitetan irakasleok zerbait egin beharko genukeela pentsatzen dut. 

Eta zergatik ez duzue egiten?
Hogeita bost urte baino gehiago daramatzat lanean, eta orain gutxira arte ez dut horrelako arazorik izan. Baina, teknologia berrien etorrerak eta eboluzioak gure (irakasleon) lana asko aldarazi dute. Gainera, ez gaituzte prestatu horiekin klaseak emateko, horiei erabilera didaktikoak emateko... Orain gutxi hasi zaizkigu, niri behintzat, horien inguruko kurtsiloak ematen.

Blogen kontura bueltatuz, ez duzu uste CDtan etortzen zaizkizun ariketak blog batean izan zitezkeela, umeek euren ordengailuetatik egin ditzaten?
Egon litezke, baina batetik, ume guztiek oraindik ez dute ordenagailurik; bestetik, horretan aritu baino lehen denoi teknologia berrien inguruko kontzientzazio hitzaldiak ematea ongi egongo litzateke, nire iritziz, oraindik ere lanerako baino jolasteko joera dugulako. Gainera, irakasleok ezin dugu irakatsi ez dakigun zerbait, eta ni bezala, asko daude teknologia berriekin lotura  urria dutenak.

Amaitzeko, mugikorren inguruko pare bat galdera egitea gustatuko litzaidake.

Lehena: zelan ikusten duzu mugikorren erabilera eskoletan?
Gaizki, honekin bai dugula arazo larria. Ordenagailurik ez dagoenean ez dago horrekin lotutako arazorik. Aldiz mugikorrak gero eta gazteago direnean jasotzen dituzte umeek. Nire klasean badaude hainbat mugikorrekin, eta betikoa da. Jolastorduetan edo klasean grabaketak egiten dituzte, baimenik gabe; musika entzuten dute, klasean; interneten sartzen dira nork daki zertarako eta abar luze bat. Ez zait arraroa iruditzen eskola askotan horiek bertara ez eramateko deia egitea guraso zein umeei.

Ikusi dut, bai, mugikorrak erabiltzearen alde ez zaudela. Baina, ez diezu erabilera didaktikorik ikusten?
Ez. Izan daiteke horietaz askorik ulertzen ez dudalako, baina ez.

Agian, ordenagailuekin bezala kontzientzazio hitzaldiek lagundu egin ahalko zuten, eta horiei erabilera didaktikoak atera.
Izan liteke, baina orain arte mugikorrik gabe aritu gara, eta dena ondo joan da. Beraz, horretarako prestatzen ez gaituzten bitartean ulergarri ikusten dut horiekin lanik ez egitea.

Beno, ba eskerrik asko galdera horiei erantzuteagatik. 


Elkarrizketa honen ondorio labur moduan zera esango nuke. Ordenagailuen erabilera gero eta handiagoak ari da bilakatzen, baina ez blogen bitartez, Ander Deuna Ikastolan, behintzat. Mugikorren kasuan, ordea, ezinezko ikusten dute irakasle askok horiei erabilera didaktiko bat ematea. Beraz, uste dugu, bai blog zein mugikorrekin egin litezkeen ekintza didaktikoak irasleen esku utzi beharko liratekeela; hau da, lehenik eta behin, azaldu egin behar zaie posible dela horiekin eskoletan lan egitea, eta gero, horien erabilerak mahai gainean jarri beharko genizkie. Izan ere, adin jakin bat duten irakasleentzako zaila da horiekin aritzea, prestakuntzarik ez dutelako IKTen mundu horretan. Hortaz, horiek nola erabili irakastea  ere beharrezkoa izango litzateke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario