IKT-AK ESKOLAN



Guztiontzat ezagunak diren IKT-ak, ordenagailuak, mugikorrak eta abar, gero eta hobespen handiagoa izaten ari dira. Hori horrela, eskola-porrota murrizteko, teknologia berri hauek erabiltzen hasi dira. Froga batzuen emaitzetan ikusi den moduan, honi esker ikasleari hainbat onura eskaintzen zaizkio. Horien artean, umeen ikasteko gogoak pizten dira, ingurune birtualetan ikasteko aukera dute eta orokorrean errealitatearekin zerikusia duten hainbat ariketa eta baliabide desberdinak erabiltzeko aukera dute. Beraz, liburuetaz pixkat ahaztuz eta betiko “txapa” ez jasotzeko, teknologia berri hauen erabilpenak hainbat emaitza positibo ekarri ditzakeela uste dugu.
Hainbat dira klase batean ikasleekin erabili daitezkeen tresnak; horiekin zer landu, ikasi eta irakatsi dezaketen  azaltzea da gure helburua.
Nahiz eta agian batzuek uste duten IKT-en erabilpena ez dela eraginkorra, gaur egungo gizartean daukaten erabilpen handia ikusita, gure ustez, oso beharrezkoa da ikasleak horiek menperatzen jakitea; horrela etorkizunean arazo larriak ez izateko. Horrez gain, gure ustez ez da beharrezkoa bakarrik umeei teknologien oinarrizko jakintzak erakustea, baizik eta hauen bidez ikasten jakitea eta horiek erabiltzen, besteei azalpenak eman ahal izatea. Era dibertigarriago eta dinamikoago batean ikasi ahal izatea da honen helburua.



No hay comentarios:

Publicar un comentario