ESKOLA 2.0


         
     Eskola 2.0 entzuten dugunean, gaur eguneko hezkuntza arloarekin lotzen dugu gehienok kontzeptu hau. Garai honetan gero eta hedatuagoa dagoen proiektu bat dugu ESKOLA 2.0, ikastetxe askotan digitalizazioaren bidez bideratutako proiektua hain zuzen ere.
    Honen helbururik nagusiena IKTak ikastetxetan integratzea da, XXI. mendeko ikasgela digitalak martxan jarriz. Aipatutako ikasgela edo gela horiek Internetera zabaltzea ezinbestekoa da proiektu mota hau aurrera eramatea posible izateko. Modu honetaz, gure ikasleek,edo hobeto esanda, jatorrizko gizaki digitalak, Ezagutza Gizartearen erronkei aurre egiteko kapazak izango dira.


Helburuak:

Nahiz eta ESKOLA 2.0-ren helburuak asko izan, hona hemen aurkitutakoenetatik garrantzitsuenak:
  •       Irakasleak IKT- dun gaitasunetan trebatzea:esate baterako, bitarte teknologiko berrien oinarrizko       erabilerak irakasten dituzten ikastaroetara joatea.
  •      Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea: tresna digital ezberdinak klasean kokatuz, hala nola,    arbel digitalak, ordenagailuak, proiektorea …
  •       Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea: birtualitatea, talde lan kolaboratiboa … bultzatuz.
  •       Lan dinamikoa, parte-hartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea.
  •      Heziketa kalitatea hobetzea.

Zerrendatutako helburu hauek garrantzi handia dute gaur eguneko ikastetxetako txertaketan. Aipatutako helburu guzti horietatik azpimarra dezakegu heziketa kalitatea hobetzea dela inportantzia gehien duena, eta hau lortzea ezinbestekoa da gaur egungo sistema honetan. Hori dela eta, gisa honetako programa berritzaileak ikastetxeetan erabiltzea esanguratsua izango da eta aldi berean aberasgarria.


Ekipamendua:


Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, aurretik ekipamendua zehaztea beharrezkoa da. Horretarako Eskola 2.0 Proiektuarekin ikastetxeetan hasi daitezen, honako material eta baliabideak edukitzea beharrezkoa da:

                                                           ARMAIRU ELEKTRIFIKATUA




ARBELA DIGITALA 



MINIERAMANGARRIA



WIFIKO SARBIDEA


WIFI KONTROLAGAILUA
      Irakasleen prestakuntza:

     Ekipamendu guztia eta ikastresna egoki guztiak zein diren ikusi eta gero, esan beharra dago, irakasle nahiz tutoreek beharrezko prestakuntza jasotzea ere nahitaezkoa dela. Alde batetik, ezagutzen ez duten proiektu baten aurrean daudelako eta beste alde batetik, ezagutza minimo batzuk hartzea ezinbestekoa delako. Prestakuntza saio hauek normalean berritzeguneetako aholkulariek ematen dituzte eta jarraian aurkezten dizkizuegun alderdi hauek hartzen dira kontuan:
- Software librean eta 2.0 tresnetan oinarrituriko ezagutzak.
-  Eduki elebietan: euskera eta gaztelera.
Goiko irudian argi ikus daitekeenez, irakasle guztiek buru belarri dihardute euren prestakuntza eta jakintza multzo ezberdinek berenganatuz. Ikastetxe batean honelako programa bat aurrera eraman nahi bada, irakasleak ikasteko prest egon behar dira eta baita gogotsu ere.

Proiektu honen nondik norako guztiak azaldu ondoren, Eskola 2.0-k dauzkan abantaila eta desabantaila ezberdinak aipatuko dizkizuegu:

ABANTAILAK
DESABANTAILAK
     Denbora aurrezten du.
     Elbarrientzako laguntza ematen du.
     Informazioa azkar biltzeko aukera.
     Errakuntzak izateko probabilitate gutxiago.
     Zuzenketak modu errazean egiteko aukera.
        Onuragarriagoa.
 Instalazio arazoak.
 Ekonomikoki ez da guztiontzat.
 Nekagarria (gorputz-jarrera).
 Prozesua mekanikoki geratu daiteke.
 Pertzepzio falta.
 Mantentzea eskatzen du.

Eskoletan, teknologia onuragarria eta erabilgarria izango da nola ulertzen ditugun kontzeptu hauen arabera eta horrek nola eramaten den praktiketara. Modu tradizional batran, ordenagailu baten erabilera ez doa eskola igortzailea, baina pertzepzio berri batekin desberdina izaten da : umea informazio gehiago daukanez, aurrera edo atzera joan daiteke, elementu berriak sartu, kendu … eta beraz, sekuentzia lineal bat ez du erabiltzen, hau da, aukeratzeko boterea daukate.

No hay comentarios:

Publicar un comentario