Atal honen bitartez, ikt-en bitartez burutu ahal diren hainbat ariketa proposatuko ditugu. Horrela, aurkezpen egunean, ikaskideek ariketa horiek bakarka edo klase osoaren aurrean egin ahal izango dituzte. Honen bitartez, lortu nahi dugun helburua, ikasten ikastea da eta irakasten ikastea. Izan ere, baten akatsa izan dena beste batean hobespena izan daiteke.
ARIKETAK
1. ARIKETA: Whatsapparekin jolasean!
Demagun
bigarren zikloko klase batean gaudela, ingurune irakasgaian hain zuzen
ere, "Lurra, gure planeta" unitatean gaude eta jarraian aurkeztuko dugun
moduan bideratuko ditugu zenbait ariketa praktiko unitate hau
jorratzeko. Modu tradizionalean ez bezala ( fitxen bidez) tresna
teknologiko bat erabiliz bideratuko dugu jarduera hau, mobila hain zuzen
ere.
Irakasleak,
"Lurra, gure planeta" gaiari buruzko azalpenak eman ondoren, klaseko
azken 15-20 minutuak utziko ditu ariketak gauzatzeko, horretarako
ikasleek mobilak klasean izatea ezinbestekoa da. Suposatzen dugu whatsapp
aplikazioa instalaturik izango dutela beraz, besterik gabe ariketaren
nondik norakoak azalduko ditu irakasleak eta jolasaren bidez
proposatutako ariketak burutuko dituzte. Ariketa hau, nahiz eta modu
indibidualean egin kide guztiok ikusteko aukera izango dute, izan ere, whatssapp aplikazioan talde bat osatuko dugu non ikaskide guztiak parte hartuko dute.
Irakaslea
arbel digitala erabiliko du ariketa zein den aurkezteko eta ikasleek
mobilaren bitartez emango dute erantzuna. Erantzuten duen lehenengo
pertsona, erantzun zuzena emanez gero, puntu bat irabaziko du eta
irakaslearen rola hartuko du hurrengo galdera haren ikaskideei
plazaratuz.
Ariketa
nola bideratuko dugun azaldu baino lehen, aipatzekoa iruditzen zaigu
lehiaketa honen arauak zeintzuk diren azaltzea. Ortografia da garrantzi
handiena duena arauen artean. Izan ere, nahiz eta whatsapp aplikazioaren
bidez egingo den ariketa izan, ez gaude lagunen artean komunikatzen eta
toki honetan ohikoak diren hitz laburtuak sahiestea derrigorrezkoa da.
Hitz laburtu horien erabilera, edo akats ortografikoek penalizazioa
izango dute.
Galdera
aurkeztu ondoren, ikasleak erantzuna jakin ezkero, mobilaren bitartez
aipatutako aplikazio horretan erantzuna emango dute lehen bai lehen.
Erantzun zuzena ematen duen lehen ikasleak puntu bat izango du bere
markagailuan!
*Bigarren adibidea: Irakasleak honako galdera hau egingo du klasean: Zeintzuk dira marrazkian agertzen diren puntu kardinalak?
*Hirugarren adibidea: Irakasleak honako galdera hau egingo du klasean: Lau hitz horiek emanda osatu esaldiak:
2. ARIKETA: Matematikako ariketak
Orrialde honetan, ikusi daitekeenez, "apuntate" atalean klikatuz, bakoitza bere izenarekin eta pasahitzarekin erregistratu daiteke. Horrela, ariketak egiterakoan, ondo eginez gero, puntuaketa jakin bat lortuko du. Honen bitartez, irakasleak ikusi dezake bakoitzak etxean aritu den ariketak egiten edo ez. Izan ere, puntuaketa handia daukana ondo egiteaz gain bertan denbora nahikotxo aritu dela froga daiteke. Aldiz, puntuaketa 0 daukana edo puntuaketa baxua, agian ez da denbora gehiegi aritu bertan edo agian bere erantzun gehienak txarrak izan dira.
Bertan, hainbat matematikako hainbat ariketa mota egin daitezke, hala nola, tablak, bikoitiak eta bakoitiak, bikoitzak, hirukoitzak, aurrekoa eta ondorengoa, deskonposaketa, problemak, handiagoa, txikiagoa edo berdina eta eragiketak.
Dena den, aipatzekoa da, orrialde hau gazteleraz dagoela eta gustatuko litzaigukeela euskarazko bat aurkitzea nahiz eta zaila den eta oriandik ez dugun aurkitu.
Dena den, aipatzekoa da, orrialde hau gazteleraz dagoela eta gustatuko litzaigukeela euskarazko bat aurkitzea nahiz eta zaila den eta oriandik ez dugun aurkitu.
3. ARIKETA: Lengoaiako fonologia
Ariketa honen bitartez, pertsona batek azaltzen du bertan egin behar dena. Kasu honetan guk aukeratu dugun ariketan "R" soinua hitz ezberdinetan soinu gogorra edo suabea daukan jakin behar da. Horrela, horiek sailkatu ahal izateko "R" fuertea edo "R" suabea zutabean. Ariketa hau proposatuko genuke guztion artean egiteko, horrela norbait txarto eginez gero, zergatik uste duen txrato egin duela azaldu beharko du.
Hurrengo ariketen bidez, diptongoak, hiatoak, prefijoak eta sufikoak landu dezakete umeek:
Kasu honetan, sare sozial batekin lan egingo dugu; (tuenti, facebook, blog...). Klasean erabakiko dugu zein sare sozial hautatu eta besterik gabe kide izango gara horretan. Jarduera honen helburua, bisitatutako leku ezberdinen berri ematea klaseko kideei eta bertan ikusi edo ikasitako azaltzea da. Modu honetaz, ikt ak erabiliko ditugu eta klasekideekin kontaktuan egongo gara nahi izanez gero. Nahiz eta aisialdirako denborarekin tartekatu daitekeen ekintza izan, ikaskuntza sistemari erlazionatuta dago batik bat.
Jarduera honek ezaugarri jakin batzuk izango ditu. Hala nola idsazteko orduan ortografia akatsak kontuan izango ditugu, klasean jorratutako gai bati buruz erreferentzia egitea, parte hartzea, irudimena izatea...
HAUSNARKETA LABURRA ARIKETEN INGURUAN
Ariketen ildo beretik jarraituz, eta horiekin erlazionatuz, irakaste-ikaste prozesuko metodologiaren aldaketa aipa genezake. Izan ere, orain arte hezkuntza izan ez ditugun elementuak bertan sartzen baldin baditugu, mugikorra kasu, klaseak emateko moduak ere aldatu egin beharko lirateke. Hau esanik, mugikorrak hainbat erabilera izan ditzakeela uste dugu:
Orain arte,
apunteak hartzerako orduan, ikasleek irakasleek esandakoa zehatz-mehatz
apuntatzen zuten, hau da, kopiaketa hutsa zen. Horrez gehienetan ikasleek
idazten zutena ez ulertzea zekarren. Beraz,
pentsatu dugu mugikorraren bidez irakaslearen azalpenak grabatzea,
ikasleek horiek entzuten dituzten bitartean, eta ulertzen dituzten bitartea.
Apuntatu ahal lituzketen kontuak zera dira, klaseko ariketak, zalantzak, hits
esanguratsuak eta abar. Izan ere, horiek baliagarriak dira, askotan, azalpenak
ulertzeko edota klase horiek gogoratzeko. Gainera, bakoitzak jasotakoaren
arabera, ikasleek apunte pertsonalak egin ahalko lituzkete etxean bai azalpenak
eta bai idatzitako bilduz.
Grabaketa lagungarriak
izan daitezke baita guk aurkezpen bat egin behar dugunean ere. Batzuetan,
irakaslearen baimenaz, gure burua graba dezakegu azalpen hori emanez, eta gero,
bideoa klasean jarri. Bestetik, talde dinamikak eta talde lanak egiterakoan
sortzen diren eztabaida, adostasun, desadostasunak grabatzea ongi egongo
litzateke, eta baita jarraitzen diren pausuak ere. Horrek lanaren nondik
norakoak erraztuko lituzke, eta baita hurrengo egunetan lanarekin jarraitzea
ere.
Pendrive-aren
lana ere egin lezake, baina abantaila batekin. Izan ere, mugikorraren bitartez
bideoak ikusi eta entzun, grabaketak entzun eta testuak irakurri daitezke.
Amaitzeko,
esan behar dugu ume zein guraso asko ez daudela ados erabilera horiekin. Baina,
gure lana horiek kontzientziatzea izango litzateke, gaiaren inguruko hitzaldi
eta abarren bidez, non egon daitezkeen abantaila nabariak azalduko genituzkeen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario