POSTPROGRAMA

Blog hau sortzeko...

1-. Irakasgaiaren aurkezpena, galdera batzuk erantzunez:
          - Zer dira IKTak eta zeintzuk dira haien ezaugarriak?
          - Zein aplikazio, proiketu edo esperientzia ezagutzen dituzu hezkuntza arloan?
          - Irakaskuntzan erabili behar dira? Zergatik?
          - Zein ikuspuntu daukagu horiekiko eta zer ikasi edo aldatu nahiko genuke?

2-. Taldeen antolaketa.
      2.1. Bakoitzaren balore eta erresistentziak (gogoeta pertsonala, bakoitzak bere buruarekiko)
      2.2. Aurkezpena, balore eta erresistentziei eta galdetegiari erreferentzia eginez.

3-. Bloga nola sortu.
      3.1. Etiketak, sarrerak, orrialdeak, URL, HTML... azaldu.

4-. Frederick-en istorioa
          - Metafora bat da istorioa:

5-. Funtzioak banatzea eta horren inguruko ikerketa prozesua.
          - Bakoitzak berea izango du. Gure kasuan, hasiera batean ongi zehaztuta ez zegoen arren, zera  egokitu zitzaigun, mugikorrak eta blogak hezkuntza arloan nola erabili aztertzea, eskola 2.0.ren nondik norakoak aztertzea.
          - Informazioa, bideoak, artikuluak... bilatzea gaiaren inguruan, hezkuntzarekin lotzeko, esperientzia pertsonalekin uztartuz.
          - Gure artikuluak sortzea, ikusitakoan eta bilatutako informazioan oinarrituta.
        

6-. Hausnarketak egitera eraman gaituzten ekintzak.
      6.1. Frederick-en istorioa kontatzea.
      6.2. Egunero HITZ MAGIKOAK esatea, prozesuaren garapena ikusteko.
      6.3. "Lo imposible" pelikula: teknologia berrien eragina.
      6.4. Kalean ikusitako egoerak: ume oso oso gazteak mugikorrekin, modu batean edo bestean.
      6.5. Abestiak, erlaxatzeko, eta egindako lanaren eta abarren inguruan hausnartzeko.

7-. Modulu lanari zuzendutako laguntzak.
      7.1. Google akademikoren azalpena.
      7.2. Youtubetik nola deskargatu.
      7.3. Youtubetik jeitsitako abestiei ahotsa bakarrik kentzea melodia utzita.


HORI GUZTIA EGINDA SORTUTAKO BLOGAREN AURKEZPENA EGIN DUGU. EGUNEROKOTIK ETA TALDE BAKOITZAK EGOKITU ZITZAIEN ESPERIENTZIEN INGURUAN EGINDAKO AURKEZPENETATIK  IKASITAKOAK:

- Programa berrien existentzia: Prezi, Wordle, arbel digitalaren erabilera...
- Horietatik ikasitakoan oinarituta koebaluazioak egin.
- Planteatutako arazoei elkarlanean aurre egitea, bai taldekideeki eta beste taldeekin ere.
- Ezintasunak ikustean lanaren bidez horiek gainditzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario