HAUSNARKETA


Argi dago, gaur egun teknologiaren gizartean bizi garela, begiak  baino ez ditugu zabaldu behar egoera hori ikusteko. Gure eguneroko bizitzan teknologia ezberdinek inguratzen gaituzte eta hauen erabilpena hedatuz doa denbora aurrera doan heinean. Gero eta gauza gehiagotarako erabiltzen baititugu teknologia berriak.
Aipatutako “eguneroko bizitza” horrek barne hartzen du hezkuntza arloa. Azken honetan oinarrituko gara IKTen gaia jorratzeko.

Jaiotzen garenetik, gauzak ikasten eta barneratzen goaz bai eskola alorrean eta baita eguneroko bizitzak eskaintzen dizkigun esperientzetatik ere. Gure kasuan urteak daramagu jada eskola alorrean murgildurik, eskola, institutua eta orain unibertsitatea, beraz, hezkuntzak dituen aldaketak aurrez aurre bizi izan ditugunez, gertatutako eblouzioa ulertu eta azaltzeko belaunaldi egokiena garelakoan gaude. 
Hitz egindako eboluzio horrek aldaketa nagusi bat duela pentsatzen dugu; teknologia berrien agerpena. Lehen, modu tradizionalean bideratzen ziren eskolan gauzatu beharreko lan guztiak: liburuak, kuadernoak, boligrafoak, entziklopediak, hiztegiak... erabiliz. Gaur aldiz, azken hauek baztertu ditugu (ia guztiz) eta teknologia berriei bidea ireki diegu. Gero eta gazteago hasten gara teknologia horiek erabiltzen eta kasu askotan harrituta geratzen gara egoera hori ikustean (neska edo mutil txiki bat, 3-4 urterekin bere amaren mobilarekin aritzean), baina harridura horrez gain, ulertzen dugu ume hauek teknologia berrien aroan jaio direla eta  prest egon behar direla bizitza horri aurre egiteko. Momentu honetan eztabaida bat sortzen da. Alde batetik, esan bezala, teknologia horien ezagupena beharrezkoa dela iruditzen zaigu, baina gauza guztiekin gertatzen den bezala horrek segun eta erabilpena zenbatekoa eta nolakoa den arazoak sortu ditzake. Arazo horiek ez dira zertan fisiko edo psikologikoak izan behar, ohituren galerekin lotuta egon daitezke. Esate baterako, gauza sinpleak diruditen jardueren desagerpena, lagunekin futbolean aritu, bizikletan ibili, liburu bat irakurri...

Informazio eta komunikazio teknologikoak irakasgai honek, eskolan teknologia digitalen erabilpenaren inguruko aurreiritziak aldatzea lortu du.Hasiera batean beldurra ematen zigun pentsatzea nola Lehen Hezkuntzako ikasgela batean eman beharreko materia teknologien bidez lantzea, era tradizionalak alde batera utziz. Orain, badakigu baliabide lagungarritzat har ditzakegula eta ondo erbiliz gero ez dugula zertan aisialdirako momentuetan soilik erabili behar. Izan ere tradizio eta ohiturak ez direla galdu behar uste dugu. Amaitu aurretik,  ausartuko ginateke esatera oraindik ez daudela programa digital zehatzik hezkuntza arloari zuzenduta edo ez ditugula ezagutzen agian. Beraz errespontsabilitate batekin aurkitzen gara, etorkizun bateko irakasleak izango gara eta esandako programa digital horien sormena edo erabilpen egokia gure eskuetan dago. Teknologiak ez dira gure lanean mugak jarriko dituztenak, gu geuk izango gara muga horiek ezarriko ditugunok. Aurrera beraz!






No hay comentarios:

Publicar un comentario