BLOG-BERRIKUNTZAK!

Egun on blogzaleak!

Seguraski zuen buruei ea "blog-berrikuntzak!" izeneko gune hau zertan datzan galdetzen ari zarete.
Ba, lasai hurrengo lerroetan honen azalpena eskeiniko dizuegu. Oranitxe bertan, klasean, taldekide guztien artean hartutako erabakia izan da. Gure blogean zenbait aldaketa gauzatu ditugunez, hoien azalpena zuen esku egotea interesgarria dela iruditu zaigu.



Lehendabiziko aldaketa K´MON TUTANKHAMON blogeko pantailako fondoa izan da. Aurreko egunean, sortu genuenean, udako sasoian jarraitzen genuenez, apropos iruditu zitzaigun uda islatzen zuen argazkia jartzea.


Gaur, berriz, uda atzean utzi dugunez asteburu honetan, fondoa aldatzea erabaki dugu, gure blogari dagokion giroa emateko. Udazkenean sartu gara, eta K´MON TUTANKHAMON bloga udazkenean dago baita ere!

Gezurra dirudien arren, asteburu honetan atzean utzi dugu 2012ko uda. Heldu da beraz, bikiniak eta bainujantziak gordetzeko garaia (nahiz eta beroa gure artean jarraitu eta hondartzara joateko gogoak eduki). Udako arropa motz horien ordez, jakak eta fraka luzeak gure armairuetan kokatzeko ordua ailegatu da, gainera, burusiekin jantzi beharra daukagu ohea, gau hotzei aurre egiteko.
Udazkenean murgildu gara beraz, pentsamendu horrekin datorkigu burura urtaro honen irudi ohikoena, kolore marroi eta laranjak eta bidean hostoak.

Sarrera honi amaiera eman aurretik, zenbait olerki eta kantekin uzten dizuegu, disfruta dezazuen!

OLERKIA

                                         Haizea dabil                                           
Faran-faran
                                  Zuhaitzak oker                                  
                                  Hostoak hegan                                  
                                Ateak kriskiti                         
                                   Ateak kraskata                                 
                                   Kristalak klink                               
                                  Kristalak klank                                 
                                      Haizea eta haizea                             
   UDAZKENEAN


KANTAK
 


Udazkena heldu da,
Txoriak isilik,
Hostoak jausi dira, hostoak jausi dira
Zuhaitzak tristerik
Baina gu neska ta mutil
Pozez beterik.
                                                                                       Gure katua Pitxitxi,
Lo eta lo dago beti,
Xaguak daude etxean
Gure etxeko sukaldean

 Hiru sagu txiki dantzan
Ta gure katua beti lotan
Gure katua Pitxitxi
Lo eta lo dago beti.










Bigarren aldaketa orrialde gehiago jartzea izan da. Pentsatu dugu egokitu zitzaigun funtziorako orrialde bakar bat izan beharrean, gai hori azpipuntutan sailkatuta, bakoitzari orrialde bat eskaintzea. Horrela, informazioa hobeto ordenatua izango dela uste dugu, zuek, BLOGZALEOK,  gure blog honetan zuen bidaia errazago egin dezazuen . Orrialde berri horiek ondorengoak dira: IKT-ak eskolan, BLOG-ak eskolan, MUGIKORRAK eskolan eta ESKOLA 2.0.



Hirugarren aldaketak etiketak agertzeko moduarekin  dauka zerikusia. Izan ere, lehen zerrenda batean agertzen ziren etiketa guztiak, eta horrela bai, zeintzuk ziren ikusten ziren, baina horixe bakarrik. Orain pilatuago agertzen dira etiketak, zerrendan egon gabe. Gainera, gehien agertzen direnak letra handiagoz daude jarrita, zuek BLOGZALEOK ikus dezazuen zeintzuk diren, agian, interesgarrienak izan ahal zaizkizuen kontuak, edo behintzat, guk gehien aipatzen ditugunak. Espero dugu aldaketa hauxe ere baliagarria izatea .

No hay comentarios:

Publicar un comentario