lunes, 26 de noviembre de 2012

9. ETA 10. ASTEA...AGURRA.

Bederatzigarren astean modulu lanean aritu eta gero, eta aurreko egunetan aurkezpenekin ibili eta gero, heldu da azkenengo eguna. Eta azkenengo egun honetan hasieran genituen sentimenduak eta orain ditugunak guztiz desberdinak dira. Hau da, galduta ibiltzetik lana ongi amaituta dagoen sentimendura igarotze horretan aldaketa asko egon dira.

Hasiera batean ez genekien zer etorriko zitzaigun gainera. Blog bat egin behar genuen, bai, baina lau-hilekoa aurkezpenarekin hasi ginen. Kartulina zati bat hartu eta modu original batean gure buruak aurkeztea erabaki genuen, argazki, irudi eta guzti. Horrez gain, IKTen inguruko hausnarketa bat egitea ere eskatu zitzaigun, ahoz gero, kartulinarekin batera aurkeztu behar izan genuena. Blogaren izenburua ere erabaki genuen. K'mon tutankhamon!!!

Ongi pasatzeko ere uneak izan genituen, Fredericken istorioa kontatu genuenean, esaterako. Baina, komeriak beranduago helduko ziren. Bloga nola sortu azaldu zitzaigun (etiketak, sarrera, orrialdeak...nola egin) eta horretan ez genuen arazo handirik izan. Hala ere, gaiak eta funtzioak zehaztu zitzaizkigunean, nondik hasi ez genekiela ikusi genuen gure burua. Arazo horri, ordea, informazioa bilatuz eta egunero ikusitako egoera desberdinekin (kalean zein klasean) egin genion aurre.

Internet ere gure salbazioa izan zen; bideoak eta artikuluak aurkitu genituen bertan, eta baita gure lana osatzen lagundu zigun informazio guztia ere. Gauzak horrela, blogen sarrerak eta orrialdeak sortuz joan ginen, egunero lan eginez, amaieran blog hau egitea lortu genuelarik.

Gaiaren inguruan, blog amaitzear genuela, bukaerako hausnarketa bat egitea otu zitzaigun, gure iritzi, nondik norako eta abar adieraztea beharrezkoa ikusi baikenuen.

Amaitzeko, esan behar dugu gure ustez, emaitza ona lortu dugula, horri buruz ezertxo ere ez genekiela kontuan izanda, eta blogak inoiz sortu ez ditugula ikusirik. Hori burutzeko, arazoak izan ditugunean, irakaslearen laguntza izan dugula ezin dugu ukatu. Gainera, hitz magikoen orrialdea berari esker sortu genuen, hitz magikoen kontua erabilgarria eta baliagarria iruditu baitzitzaigun, sentimenduen garapena erakusteko. Beraz, irakasleari ere eskerrak ematea ezin dugu ahaztu.

ESKERRIK ASKO!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario