lunes, 24 de septiembre de 2012

TALDEA AHOZ AURKEZTEN ETA IDEIA NAHASPILA ORDENATZEN

Aurreko hastean, burutzen hasi ginen eta etxean amaitu genuen taldeko fitxa aurkeztu genuen klasean. Aurkezpen horretan, kartulinazko fitxa erabili genuen euskarri, non lau atal zeuden , irudi eta zenbait daturekin, gutako bakoitza deskribatzen zutenak, aurretik aipatu dugun bezala, norberaren erresistentzia eta baloreekin.

Horrez gain, aurkezpena egin aurretik, taldean hausnarketa bat egin behar izan genuen IKT-en inguruan. Bertan, zein tresna eta baliabide erabiltzen ditugun, bizi ditugun esperientziak eta ikastea zer gustatuko litzaigukeen bildu genuen, gero, aurkezpen horretan ere tartetxo bat horri eskainiz. Ordenagailuak, mugikorrak eta telebistak izan ziren tresnarik aipatuenak, lehenengo biei berebiziko garrantzia emanez. Izan ere, gazteak garenez gero, horiek dira gehien erabiltzen ditugunak, batez ere, sare-sozialen erabilpenerako. Gainera, albisteak jasotzeko eta entretenimendurako ere erabiltzen dira, eta baita, lanetarako ere. Adibidez, ikaskuntzarekin lotuz, gure esperientzietan oinarrituta, apunteak hartzeko eta hotmail edo gmail bidez trukatzeko, lanak egiteko eta horien aurkezpenerako (excell, word, power point), irakasleekin harremanetan jartzeko... Hausnarketaren amaieraran IKTak modu egoki batean eta gehiegekeriarik gabe nola erabili daitezkeen ikastea gustatuko litzaigukeela esan genuen, horiekiko dugun iritzi txarra (izan ere, noizbait menpekotasun kasuak bizi ditugu inguruko jendearekin) aldatzeko.

Ondoren, dokumentatzea zer den azaldu ostean, kontratu didaktikoa erabaki genuen denon artean, ondorengo hau adostuz: dokumentatu eta esperientzia didaktiko biziak sortu IKTekin lan taldeen errespetua eta konpromezua sustatuz.

Jarraian, blog-a betetzen joateko hainbat azalpen eman zitzaizkigun, hala nola, sarrerak nola idatzi, horietan nola txertatu bideoak, orrialdeak nola egin, etiketak nola jarri...

Klasearekin amaitzeko, jasotako ideia zaparrada oinarri hartuta, blog-arekin lanean jarri ginen, genuen nahasmena ordenatuz gure blog honi itxura atsegina eman geniolarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario