lunes, 17 de septiembre de 2012

1. ASTEA...BLOGAREN HASTAPENA


Lauhileko honetan, IKT irakasgai berria hasi gara ematen. Hala ere, eta konturatu gabe, txiki-txikitatik gure artean izan ditugu Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia horiek; hala nola, telebista, mugikorra eta ordenagailua. Aurreko astean, horretaz mintzatu ginen denon artean, gaiari buruz genekienari buruz, alegia.


IKTak zertarako erabiltzen ditugun aipatu genuen, eta baita horien inguruan bizi izan ditugun zenbait esperientzia ere. Horrez gain, eta nola funtzionatuko dugun azaldu ostean, lau pertsonako taldeak egin eta urteko lehenengo ariketarekin hasi ginen. Taldeko kide bakoitzak, erresistentzia eta balore batzuen artetik bat aukeratu behar izan zuen, helburu genuen taldeko erresistentzia eta balore bakarra aukeratzeko.

Amaitzeko, eta abesti erlaxagarri bat entzun ondoren, klasekide guztiek klasea definitzeko hitz bakar bat bota behar izan zuen. Adibidez, gureak ondorengo hauek izan ziren: aurkezpena, dinamikoa, kuriositatea eta berezia
   
http://youtu.be/9qvglWAHDak

No hay comentarios:

Publicar un comentario